Mobile Maths ikastarorako gonbidapena

Datorren urrian B18 Mobile Maths (@jmli) 1. edizioa egingo dugu baina horretarako maiatzaren 27 arte izena emateko aukera zabalik dago.

Ikastaro honetan Mobile learning-ek edo Ikaskuntza mugikorrak matematika arloan eskaini ditzakeen aukerak aztertu nahi ditugu: alde batetik tramankulu horiek eskeintzen dituzten aukera orokorrak eta, beste aldetik, matematikaren ikas irakaskuntzarako bereziak izan daitezkeenak; kasu bietan, ikaskuntza prozesuko partaide guztien parte hartze aktiboa ahalbidetzeko eta indartzeko asmoarekin.

Bide horretan, ikastaroa mugikorrekin aurrera eramateko antolatuko dugu eta baliabide desberdinak instalatu beharko dira. Partaideek ikastaroan ezagututako aukerak euren ikasleekin praktikan jartzen saiatuko dira, ahal den ehinean eta lekuan lekuko baldintzen arabera, eta bakoitzak bere ikasle eta egoerara egokituz.

Hiru esparru landuko ditugu:

  • Lantzen ari garena konpartitzea ahalbidetzen duten tresna fisikoak eta euren arteko konexioak aztertuko ditugu.
  • Partekatze horretarako beharko diren baliabide digitalak aztertuko ditugu, geletan erabiltzeko aukeretan erreparatuz.
  • App-ak, mugikorrentzako aplikazioak ,aztertuko ditugu, matematikan erabilera zuzena izan dezaketenetan azentoa jarriz eta Geogebra-ren aplikazio mugikorraren aukerak ezagutuz.

Animatu zaitez 5 asteetan elkarekin ikasteko aukera honetan parte hartzera: irekin lehio berri bat matematikan Mobile learning-i!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *