Lekeitioko institutuan Flipped Classroom matematikan lantzen eta konpartitzen

Aurten, Garaturen eskutik, hiru ikastaro berri bultzatu ditugu HHrako “HHko MatematikarenDidaktikan Eguneratzen Elkarrekin” bata, LHrako “LHko  Matematikaren Didaktikan Eguneratzen Elkarrekin” bestea eta BHrako “Flipped Classroom matematikan” hirugarrena. Hirurak berriak dira eta, ardura eta lanarekin batera, satisfazio handiak ere eman dizkigue eta horietako bat nahi dgu zuekin konpartitu oraingoan.

Flipped classroom, Clases invertidas edo Irauliko ikaskuntza ekimena ezagutu genuenean, gaur egungo mugimendu didaktiko aurreratuenen abantailak bildu zezakeela iruditu zitzagun: ikasleek berariazko martxa segitzeko aukera, ikasketa kooperatiboa bultzatzekoa, ekidadearen aldeko apostua, IKTak erabiltzea norberaren enpoderamendurako… aukera guzti horiek bultzatzeko ilusioaz planteatu genuen ikastaroa eta bide berri bat jorratzera -hori uste genuen- doanaren ausardiarekin.

Ezagutzen genituen irakasleen prestakuntzarako propio sortutakoak ziren bideotutorialak: Moodle, Excel, SketchUperako… Eiderrek sortutakoak, Wiris, geometriarako… Marisak landutakoak edota Manuel Sadak Geogebrarako egidakoak. Eta hari horri tiratzea otu zitzaigun; eta gero gerokoak.

Baina Matematikaren munduan, euskaraz egiten den matematikaren munduan ere bai, beti daude sorpresak, eta guretzako, Flipped classroomen atal honetan oso atseginak, izan ere, Lekeitioko institutoko irakaslea den Jesus Mª Rey ikastarokideak dagoeneko 400 bideo baino gehiago argitaratu eta bere ikasle eta nahi duten guztienen esku utzi baititu. Bideoak 30 zerrendetan antolatuta daude: DBH4 Geometria naalitikoa (23 bideo) edo Trigonometria DBH4 (6 bideo), esaterako. Matematika DBH4 Flipped sitean ataletan ditu antolatuak Jesus Mªk:

Lan bikaina eta euskaraz matematika ikasi eta irakasten dugunontzat aukera bikaina Flipped Classroom metodologia berrian hasteko: ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO Jesus Mª.

3 opiniones en “Lekeitioko institutuan Flipped Classroom matematikan lantzen eta konpartitzen”

  1. Askotan kanpora begira gaude zein etorriko zaigun harridura sortzera… aldamenekoei erreparatu gabe. Guztiz ados nago zurekin baina saria badute jada Lekeitioko institutuko ikasleek.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *