Geogebra_eus, Geogebra irakaskuntzan lantaldea

Geogebrak Fisikaggebra eta Matematikarako aukera asko eskaintzen dizkigu eta gero eta baliabide gehiago gehitzen ari da: haisera batean algebra eta geometria 2D lehioak bazituen gaur egun geometria 3D, CAS (kalkulu sinbolikorako), kalkulu-orria, probabilitatea eta estatistika… Bestalde, hasieran konstrukzioak norberak ordenadorean gorde behar bazituen gaur egun on-line gorde eta partekatu ditzakegu GeogebraTube-n eta Geogebra liburuetan elkartu. Geogebrak badu aplikazio bat azterketetan Geogebra erabili ahal izateko eta gure ikasleek eskura izango dituzten baliabideak kontrolatzeko.

Gainera beste Geogebra zaleen ekarpenen berri jaso dezakegu errez euren jarraitzaileak eginez eta aplikazioak berak abisua pasako digu kide horiek lan berriak argitaratzen dituztenean. Eta nobedade moduan Geogebrak lantaldeak sortu ditu interes berdineko kideen artean, edo gela bateko ikasleen artean, lankidetzan aritzeko bide bat eskainiz. Tutorial asko ditugu eskura aukera guzti horiek ezagutzeko.

Gure inguruan Geogebra ikasten eta erabiltzen ari den irakasle taldetxo batek Geogebra irakaskuntzan lantalde bat sortu gu Geogebra_eus izenarekin. Elkartu nahi baldin baduzu horrela joka dezakezu:

  1. Jo www.geogebra.org/groups helbidera.
  2. Idatz ezazu honako Talde kodigoa: ZQWQF eta ondoren egizu klik Taldekidea egin edo Unirse al grupo botoiari.

Animatu eta batu Geogebra elkarrekin ikasteko!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *