Athleeelic! Eiiiibar! Eeeerreala! eta Condorcet paradoxa

EibarBerriro hauteskunde batzuetara goazen honetan, komeni da ez ahaztea Condorcet markesak XVIII mendean azaldutako paradoxa: nahi kolektiboak ziklikoak izan daitezke (alegia propietate transitiboa ez dezakete bete) nahiz eta nahi pertsonalak ez izan. Paradoxa horren adibidetzat honako kasua aipatu ohi da: hauteskunde batzuetan 3 hautagai daude A, B eta C eta eta 3 hautesle 1, 2 eta 3 honako nahiekin, orden beherakorrean:

  • 1 boto emaileak: A > B > C
  • 2 boto emaileak: B > C > A
  • 3 boto emaileak: C > A > B

Eta izendatutako edozein irabazlerekin honako paradoxa topatuko dugu:

  • A irabazletzat hartzerakoan hori baino C nahiago dute 2 eta 3 hautesleek
  • B irabazletzat hartzerakoan hori baino A nahiago dute 1 eta 3 hautesleek
  • C irabazletzat hartzerakoan hori baino B nahiago dute 1 eta 2 hautesleek

Condorceten paradoxaren antzekoa gertatu da aurtengo ligaren bigarren bueltan Athletic, Eibar eta Errealaren artean, izan ere, euren arteko hiru partiduetan ekipo bakoitzak partidu bana irabazi eta galdu egin baitute:

  • Athletikek Eibarrekin irabazi (5-2) eta Ereralarekin galdu (0-1)
  • Eibarrek Errealarekin irabazi (2-1) eta Athleticekin galdu (5-2)
  • Errealak Athleticekin irabazi (0-1) eta Eibarrekin galdu (2-1)

Argitzeko geratzen da, beraz, zein den ekiporik onena eta 2016-2017 ligaren zai geratu beharko dugu.

NB! Eskerrik asko José ignacio Royo Eibarzaleari Euskal futbol ekipoeen Condorcet zikloaren berri emateagatik eta berarekin batera, oso fuerte, AUPA EIBAR!!!!!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *