1001 baina 10 001

1001 & 10 001Aurreko astelehenean lan saio bat izan genuen Txerra, Jose Ramon Gregorio Guirles, Sestaoko Berritzeguneko kidearekin. Txerra Matematika LHn gaian Erkidegoko erreferentzia da eta baita Sestaoko Matematika Jardunaldien antolatzailea ere. Bere lanaren ispilu honako sitea Txerrab03matematicas non bere lan guztiak lotzen dituen:

Competencia Matemática izenekoan Ebaluazio Diagnostikoen bilduma interesgarria du. Probak Komunitate Autonomoek eta INEEk prestatutakoak dira eta interesgarriak izan daitezke gure ikasleen egoera ebaluatzeko eta baita irakatsi beharko litzatekeen Matematikaren pistak jasotzeko ere.

Baina, Sarrera honen artikuluak adierazi nahi duen moduan, Txerrak ezezaguna genuen araua baten berri eman zigun, zenbakiak digituekin idazten ditugunean kontuan hartu beharrekoa: milako digituen atzetik idatzi ohi diren puntuak (eta komak), nonbait, ez ditugu jada idatzi behar

  • lau digitu arte zenbakiak segidan idatzi behar dira: “2016 urtearen 366 egunak 52 aste oso eta 2 egun solte izango dira” esaterako.
  • Bost digitutik aurrera ez punturik ez komarik tartea baizik: “Madrilen populazioa 3 165 235 biztanletakoa da, Donostiak 186 500 bizilagun ditu eta Sorian 39 516 lagun bizi dira” adibidez.
  • Zenbaki baten zati osoa eta hamartarra banatzeko, berriz, puntua da Nazioarteko arauek gomendatzen dutena, nahiz eta koma ere ametitzen den. Beraz hamabi t´erdi adierazteko 12.5 behar du nahiz eta 12,5 ere onartua den.

Beraz 12,345 eta 12.345 zenbakiak 13 baino tixikiagoak dira. Eta hamabi mila hirurehun eta berrogeita bost idatzi nahi badugu 12 345 da modua.

Dena dela Euskaltzaindiaren 1994ko Zenbakiaren idazkeraz 7.  arauan ez da kontuan hartzen tartearen gomendio hori honakoak proposatzerakoan, zenbakiak letraz idazteko orduan:

  • 1.000.000 milioi bat
  • 10.000.000 hamar milioi
  • 1.000.000.000 mila milioi (miliar bat)

Informazio gehiago: Sistema Internacional de Unidades, Separador de millares, Euskaltzaindiaren arauak, Zenbakien idazkeraz 7. araua

Testu hau idatzita genuenean:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *