10 baliabide euskaraz Problemen Ebazpena lantzeko geletan

Problemen ebazpena matematika arloko muinean dagoela onartuta dago. Egon badaude beste ikuspuntu batzuk modan jarri direnak: matematika eskuekin, matematika eguneroko bizitzan, matematika solidarioak… baina indarra galdu edo ez dira orokortu Problemen Ebazpenarena adina.

Blog honen beste sarrera batean eman genuen bi siten berri non Problemen ebazpena lantzeko baliabideak biltzen genituen: Matematika-problemak LHn eta Matematika-problemak BHn

Oraingoan euskaraz daudenetatik aukeraketa bat egitera gatoz: ez dira dauden guztiak baina ondorengo 10ok badaude, ustez, ezagunenen eta erabilien artean. Denak izan daitezke onak geletan Problemak Ebazten abitzeko eta irakasle norberak bere kolekziorako autaketak eta egokitzapenak egiten hasteko:

  1. Bat, Martin parrat; Problemen Ebazpena UEU (PDF, 31 o.a.) Problemen onurak, estrategiak eta adibideak euren sustapenerako.
  2. bi, Martin ipurdi; 2. DBHko Olinpiada matematikoaren problemak (Sarean 80-10 problama aukeratuak eta ebatziak)
  3. hiru, kolkoa bete diru; Eibarko mintegiaren problemak (Sarean, DBH eta Batxilergorako mailakatuak eta ebatziak)
  4. lau, zakurrak jango al au; Bideotutorialekin Aritz eta Luis (Polya, estrategiak eta algebraikoak)
  5. bost, kaka ta plost; Ekilikuo (Kurtzebarri BHI, Carlos Uranga, 1. & 2. DBH, 50 o.a.)
  6. sei, sillan esei; Xabier Mauleonen sorta (Internet izan aurretik Xabierrek Tolosan eta Lasarten landutako saila)
  7. zazpi, zakua bete zapi; Item liberatuak. ISEI-IVEIek Ebaluazio Diagnostikoetan erabilitako itemak .
  8. zortzi, katillua bete zorri; Tornamira Nafarroako Matematika Irakasleen Elkarteaten sorta, bertako Olinpiada matematikarako, Sarean topau ahal izan zen estrainekoa.
  9. beatzi, ikullua jun ta beia jetxi; Buruketak ebazteko tailerra LHko maila guztietarako problema sortak Isabel Etxenikeren eskutik.
  10. amar katua marmar; ?????
Zein izan daiteke 10.a sorta honetan? Esaiguzu iruzkinetan zure eritziz zein izan daiteke 10.a

2 opiniones en “10 baliabide euskaraz Problemen Ebazpena lantzeko geletan”

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *