1001 baina 10 001

1001 & 10 001Aurreko astelehenean lan saio bat izan genuen Txerra, Jose Ramon Gregorio Guirles, Sestaoko Berritzeguneko kidearekin. Txerra Matematika LHn gaian Erkidegoko erreferentzia da eta baita Sestaoko Matematika Jardunaldien antolatzailea ere. Bere lanaren ispilu honako sitea Txerrab03matematicas non bere lan guztiak lotzen dituen:

Competencia Matemática izenekoan Ebaluazio Diagnostikoen bilduma interesgarria du. Probak Komunitate Autonomoek eta INEEk prestatutakoak dira eta interesgarriak izan daitezke gure ikasleen egoera ebaluatzeko eta baita irakatsi beharko litzatekeen Matematikaren pistak jasotzeko ere.

Baina, Sarrera honen artikuluak adierazi nahi duen moduan, Txerrak ezezaguna genuen araua baten berri eman zigun, zenbakiak digituekin idazten ditugunean kontuan hartu beharrekoa: milako digituen atzetik idatzi ohi diren puntuak (eta komak), nonbait, ez ditugu jada idatzi behar

  • lau digitu arte zenbakiak segidan idatzi behar dira: “2016 urtearen 366 egunak 52 aste oso eta 2 egun solte izango dira” esaterako.
  • Bost digitutik aurrera ez punturik ez komarik tartea baizik: “Madrilen populazioa 3 165 235 biztanletakoa da, Donostiak 186 500 bizilagun ditu eta Sorian 39 516 lagun bizi dira” adibidez.
  • Zenbaki baten zati osoa eta hamartarra banatzeko, berriz, puntua da Nazioarteko arauek gomendatzen dutena, nahiz eta koma ere ametitzen den. Beraz hamabi t´erdi adierazteko 12.5 behar du nahiz eta 12,5 ere onartua den.

Beraz 12,345 eta 12.345 zenbakiak 13 baino tixikiagoak dira. Eta hamabi mila hirurehun eta berrogeita bost idatzi nahi badugu 12 345 da modua.

Dena dela Euskaltzaindiaren 1994ko Zenbakiaren idazkeraz 7.  arauan ez da kontuan hartzen tartearen gomendio hori honakoak proposatzerakoan, zenbakiak letraz idazteko orduan:

  • 1.000.000 milioi bat
  • 10.000.000 hamar milioi
  • 1.000.000.000 mila milioi (miliar bat)

Informazio gehiago: Sistema Internacional de Unidades, Separador de millares, Euskaltzaindiaren arauak, Zenbakien idazkeraz 7. araua

Testu hau idatzita genuenean:

XVII matematika jardunaldiak, Sestaon ///// XVII Jornadas matemáticas de Sestao

Sestaoko XVI matematika jardunaldiak antolatu dituzte, otsailaren 23tik 26 arte. Aurtengoan José Luis Alvarez eta Manuel Sada, BHrako 23 eta 24ean, eta Antonio Martin, LHrako 25 eta 26ean, parte hartuko dute: Izena emateko:

 

XVI matematika jardunaldiak, Sestaon ///// XVI Jornadas matemáticas de Sestao

16. urtez, Santiago Fernándezek eta “Txerra”k, Sestaoko XVI matematika jardunaldiak antolatu dituzte, martxoaren 2tik 6 arte. Aurtengoan, honako hauek parte hartuko dute: Rafael Pérez Gómez (2an) IZENA EMAN, José Igancio Royo Prieto (3an) IZENA EMAN, José Antonio Fernández Bravo (5ean) IZENA EMAN eta Antonio Ramón Martín Adrián (6ean) IZENA EMAN.

Lehenbailehen izena ematea komeni da gero eta jende gehiagok izena ematen baitu. ANIMA ZAITEZ, MEREZI DU ETA!

 

/////

Un año más,  Santiago Fernández y “Txerra”  organizan las XVI Jornadas de Formación del Profesorado de Matemáticas, tanto para infantil, primaria como para secundaria, del 2 al 6 de marzo. Este año participaran: Rafael Pérez Gómez (EL 2) ÏNSCRÍBETEJosé Igancio Royo Prieto (eL 3) INSCRÍBETEJosé Antonio Fernández Bravo (el 5) INSCRÍBETE y Antonio Ramón Martín Adrián (el 6) INSCRÍBETE.

Es conveniente dar el nombre cuanto antes puesto que cada vez se cubren más rápido las plazas disponibles. ANÍMATE!

XIV matematika jardunaldiak, Sestaon ///// XIV Jornadas matemáticas de Sestao

14. urtez, Berritzegune Nagusiko Santiago Fernándezek eta Sestaoko berritzegunekidek, Jose Luis Gregorio “Txerra”k, Sestaoko XIV matematika jardunaldiak antolatu dituzte. Aurtengoan, Matematika, kultura eta praktika onak lelopean, honako hauen parte hartzea izango dute: EHUko Pedro Alegría, Raúl Íbañez eta Marta Machok, BNko Santiago Fernándezek eta Albert Rigoll maixuak. Izena ematea jardunaldien web gunean egin daiteke.

/////

Un año más, y ya son 14, Santiago Fernández del Berritzegune Nagusia y Jose Luis Gregorio “Txerra” del Berritzegune de Sestao organizan las XIV Jornadas de Formación del Profesorado de Matemáticas con mayor aceptación entre los docentes de la CAV, tanto de primaria como de secundaria. Las del curso 2012-2013 llevan por título Matemáticas, cultura y buenas práctica y contarán con la participación de Pedro Alegría, Raúl Íbañez y Marta Macho de la UPV, Santiago Fernandez del BN y Albert Rigoll, maestro de primaria. En la web de las jornadas se puede realizar la inscripción.