2016-2017ko Prest_gararen 2. faserako matrikula epea zabalik

PREST_GARAPrest_Gara 2016-2017 ikasturterako ikastaroak bi faseetan daude antolatuak, deialdiak zehazten duen eran.  Bigarren faserako matrikulazio epea irailaren 30a arte dago irekia, deialdiaren foiletoak zehazten duenez.

2. faseko ikastaroen eskaera telematikoa  IRAKASLEGUNEA ren bitartez egin daiteke aplikazioaren gidak azaldutako pausuak jarraituz.

Matematikarekin zerikusia duten 2. fase honetako ikastaroen hasiera data, zenbakia, izenburua eta dinamizatzaileak honakoak ditugu:

  • 07/ 11/ 16 161 – Geogebra gelan (Marisa Berdasco)
  • 07/ 11/ 16 177 – Trabajar por proyectos en el aula de Matemáticas: ejemplos y propuestas (Carlos Morales)
  • 09/ 11/ 16 169 – Moodle Matematikan eta Zientzietan (Agustin Urretabizkaia) Agustinen aurkezpen bideoa
  • 14/ 11/ 16 B36 – Google Classroom & Matematika (José Manuel López)
  • 10/ 01/ 17 154 – Construyendo juntos el site del profesor de Matemáticas (Luis Miguel Iglesias)
  • 11/ 01/ 17 172 – Papiroflexia para aprender y disfrutar  (José Ignacio Royo)
  • 16/ 01/ 17 151 – Applets y tareas enriquecidas para un aula creativa de Matemáticas (Cecilia Calvo eta David Barba)
  • 18/ 01/ 17 167 – Matematika interaktiboak (Eider Antxustegi-Etxarte) Eiderren aurkezpen bideoa
  • 03/ 04/ 17 173 – Problemak ebazten kalkulagailua eta kalkulu orriaz lagundurik (Goyo Lekuona)

Aukera bikainak egunean jartzeko eta matematika irakasleekin lankidetzan aritzeko. Animau!

Beti bezala ikstaroren behar edo nahia baduzu eskertuko genizueke hgorren berri guri ematea mateguay@gmail.com Merzi!

Mobile Maths ikastarorako gonbidapena

Datorren urrian B18 Mobile Maths (@jmli) 1. edizioa egingo dugu baina horretarako maiatzaren 27 arte izena emateko aukera zabalik dago.

Ikastaro honetan Mobile learning-ek edo Ikaskuntza mugikorrak matematika arloan eskaini ditzakeen aukerak aztertu nahi ditugu: alde batetik tramankulu horiek eskeintzen dituzten aukera orokorrak eta, beste aldetik, matematikaren ikas irakaskuntzarako bereziak izan daitezkeenak; kasu bietan, ikaskuntza prozesuko partaide guztien parte hartze aktiboa ahalbidetzeko eta indartzeko asmoarekin.

Bide horretan, ikastaroa mugikorrekin aurrera eramateko antolatuko dugu eta baliabide desberdinak instalatu beharko dira. Partaideek ikastaroan ezagututako aukerak euren ikasleekin praktikan jartzen saiatuko dira, ahal den ehinean eta lekuan lekuko baldintzen arabera, eta bakoitzak bere ikasle eta egoerara egokituz.

Hiru esparru landuko ditugu:

  • Lantzen ari garena konpartitzea ahalbidetzen duten tresna fisikoak eta euren arteko konexioak aztertuko ditugu.
  • Partekatze horretarako beharko diren baliabide digitalak aztertuko ditugu, geletan erabiltzeko aukeretan erreparatuz.
  • App-ak, mugikorrentzako aplikazioak ,aztertuko ditugu, matematikan erabilera zuzena izan dezaketenetan azentoa jarriz eta Geogebra-ren aplikazio mugikorraren aukerak ezagutuz.

Animatu zaitez 5 asteetan elkarekin ikasteko aukera honetan parte hartzera: irekin lehio berri bat matematikan Mobile learning-i!

La MATeMAleTICa: MATemáticas Manipulativas con TIC ikastarorako gonbidapena

Datorren irailean B16 La MATeMaleTICa: MATemáticas MAnipulativas con TIC (@jmli ikastaroaren 3. edizioa egingo dugu baina horretarako maiatzaren 27 arte izena emateko aukera zabalik dago.

Ikastaro honetan Matematika Manipulatiboak eta Digitalak uztartu nahi ditugu hori baita Matematikaren lanketarako biderik aberatsenetakoa, batez ere, alde batera utzi ohi den, Geometriarako. Bestalde elkarrekin ikasteko ikuspuntuan oinarrituta tarea guztiak konpartituko ditugu G+ komunitate eta Pinterest tablero pribatuetan, hasieran, eta aurreko edizioetako kideekin komunitate publikoetan (G+ eta Pinterest), ondoren.

Ikastaroan baliabide desberdinen adibideak joarratuko ditugu bai eskuekin (pajitak, gominolak eta zotzak; kuboak, geoplanoak, sistema numeriko hamartarra lantzeko baliabideak, geolokalizazioa…) bai dispositiboekin (Simulazioak, bideoak, Appletak, Geogebra…). Gai bakoitza ahal dela bitartekoak era betegarrian erabiltzen saiatuko gara.

Animatu zaitez 5 asteetan elkarekin ikasteko aukera honetan parte hartzera: atea zabalik duzu eta!

Abierto el plazo de matrícula de los cursos de la primera fase de Prest_gara 2016-2017

p_g16-17Los cursos Prest_gara 2016-2017 están organizados, según la convocatoria, en dos fases: la primera abarca los que comienzan antes de noviembre y la segunda el resto, tal y como muestra el folleto.

Desde el día 9 y hasta el 27 de mayo está abierta la matrícula para todos los cursos de la primera fase y la solicitud telemática se realizara a través de IRAKASLEGUNEA para lo que contamos con una guía de la aplicación.

Los cursos relativos al área de matemáticas (y los dinamizadores) de esta primera fase son:

Muchas opciones interesantes que cubren áreas y niveles diversos: ¡animate!