Geogebra_eus, Geogebra irakaskuntzan lantaldea

Geogebrak Fisikaggebra eta Matematikarako aukera asko eskaintzen dizkigu eta gero eta baliabide gehiago gehitzen ari da: haisera batean algebra eta geometria 2D lehioak bazituen gaur egun geometria 3D, CAS (kalkulu sinbolikorako), kalkulu-orria, probabilitatea eta estatistika… Bestalde, hasieran konstrukzioak norberak ordenadorean gorde behar bazituen gaur egun on-line gorde eta partekatu ditzakegu GeogebraTube-n eta Geogebra liburuetan elkartu. Geogebrak badu aplikazio bat azterketetan Geogebra erabili ahal izateko eta gure ikasleek eskura izango dituzten baliabideak kontrolatzeko.

Gainera beste Geogebra zaleen ekarpenen berri jaso dezakegu errez euren jarraitzaileak eginez eta aplikazioak berak abisua pasako digu kide horiek lan berriak argitaratzen dituztenean. Eta nobedade moduan Geogebrak lantaldeak sortu ditu interes berdineko kideen artean, edo gela bateko ikasleen artean, lankidetzan aritzeko bide bat eskainiz. Tutorial asko ditugu eskura aukera guzti horiek ezagutzeko.

Gure inguruan Geogebra ikasten eta erabiltzen ari den irakasle taldetxo batek Geogebra irakaskuntzan lantalde bat sortu gu Geogebra_eus izenarekin. Elkartu nahi baldin baduzu horrela joka dezakezu:

  1. Jo www.geogebra.org/groups helbidera.
  2. Idatz ezazu honako Talde kodigoa: ZQWQF eta ondoren egizu klik Taldekidea egin edo Unirse al grupo botoiari.

Animatu eta batu Geogebra elkarrekin ikasteko!

AL-KHWARISMI Egutegi Matematikoa euskaratzen elkarrekin

 

Al-Kwarizmi elkartearen logoa
Problemen ebazpena da matematikaren muina aspalditik  eta asko dira hura zabaltzeko eta indartzeko plazaratutako ekimenak. Ezagunenetakoa dugu Valentziako Al-Khwarismi Matematika-Irakasleen Elkarteak urtero argitaratutako Egutegi Matematikoa. Bertan, ikasturteko egun bakoitzeko problema bat topa dezakegu eta gure ikasleekin lantzeko aukera ederra eta erraza izan daiteke. bai Olinpiada Matematikorako treba daitezen bai problemen ebazpenarekin zaletu. Problemak Bigarren Hezkuntzarako dira bai DBH zein batxilergorako.

 

Gure artean askotan entzun dugu zaila dela problemak lantzeko materiala euskaraz topatzea. Noizbait, 10 baliabide euskaraz Problemen Ebazpena geletan lantzeko, bilketan aritu gara eta bi sitetan bildu  LH zein BHrako baliabideak euskaraz zein orokorrean.

 

Oraingoan berriz Egutegi Matematikoa LANKIDETZAN itzultzeko proposamenarekin gatozkizue. G+ Matematika #Matesarea komunitatean proposatu zen sarrera honetan. Hasi gara dagoeneko eta aste bateko problemak itzultzera gonbidatzen zaitugu,  bukaeran elkarrekin osatutako baliabidea osa dezagun. Erreza da eta ordu laurdeneko kontua izango da. Horretarako zera egin beharko duzu:
1.- Al-Kwarizmi Egutegi Matematikoa 2015-2016 Informazio Orokorra dokumentuan libre dagoen lehenengo astean zure izen-abizenak eta emaila idatzi eta,
2.- Dagokion hilean zure astea itzuli: Iraila, Urria, Azaroa, Abendua, Urtarrila, Otsaila, Martxoa, Apirila, Maiatza eta Ekaina.

 

ANIMA ZAITEZ ETA EMAN ZURE IKASLEEI EGUNERO
PROBLEMA BAT EUSKERAZ LANTZEKO AUKERA

GURE HERRIETAN ZEHAR: LHko 3. eta 4. mailako lankidetza proiektua

Gure herrietan zehar izena du LHrako 3. eta 4. mailako ikasleentzat plazaratu berri den lankideta proiektuak. Erkidegoko ikastetxeetara irekia, “Auzoa-Herria-Hiria-Lurraldea” osotasunean edo alderdi baten ikuspuntutik aurkezteko ekimena da: kideei eta mundu osoari. Oraintxe da unea zuen “Auzoa-Herria-Hiria-Lurralde”ko pertsonak, leku kuttunak, abesti propioak, ohiturak, festak, kostaldea, mendiak, fabrikak, etorkinak, baserriak… deskribatzeko eta horretarako zenbakiak, formak, datuak, taulak… matematika martxan jartzeko parada ezin egokiagoa duzue.

Zer egin? Badaude zenbait adibide blogean:  “GURE BURUA AURKEZTEN”  ; “GURE HERRIARI BURUZ SOLASEAN” ; “GURE HERRIKO JAKIAK SUKALDATZEN” ; “GURE HERRIKO KANTA ABESTEN” ; “GURE HERRIKO TOKI KUTTUNAK”  Baina seguru zuek badituzela beste ideiak. Nahi baduzue oraintxe da une aproposa martxan hasteko eta izena emateko!

Hona hemen beste proiektu batzuk antzeko helburuekin eta ideia iturri izan daitezkeenak:

Itxuraldatzen ///// Cambio de aspecto

Urteak pasa dira aurreko diseinuarekin eta bazen garaia itxuraz aldatzeko. Itxura aldaketa honek gai berriak eta parte hartzaile gehiago ere erakarri  nahi ditu. Animatzen bazara kontaktuan jarri gurekin: mateguay@gmail.com ///// Después de años sin con el mismo aspecto ya es hora de cambiar. Con el nuevo aspecto queremos añadir nuevos temas e incorporar a nuevos colegas a participar en el Mateguay bloga. ¿Te animas? Ponte en contacto con nosotros: mateguay@gmail.com
12/02/2013 Volvemos al diseño clásico porque en la vista dinámica se pierden muchos complementos… Ohhh

R400 deialdi berria: animatu eta parte hartu matematika-baliabide interesgarriak itzultzen!

IRALEko kideek R400en deialdi berria argitaratu dute euren webean (komeni da web horretan paseoaldi patxaroso bat ematea gero eta atal interesgarriagoak topatuko ditugu-eta: kontsulta-zerbitzua, Softwarea euskaraz, EIMA katalogoa…).

R400 aurreko edizioen ondorioz, argitaratu berri da EDAD materialaren 1. DBHrako euskarazko bertsioa, Eskola 2.0rako oinarrizko baliabidea jotzen duguna. Hemen informazio gehiago 1. DBHko EDAD euskaraz baliabideari buruz.

Bestalde, Garatu ikastaro batean, Proyecto Gaussen aktibitateen zati eder bat itzuli dute gure irakaskide talde batek, laster blog honetan zehaztuko dugun moduan. Bai EDADeko baliabideak 2. DBHrako eta baita Proyecto Gausseko aktibitateak (LHrako zein BHrako) ere R400en itzultzen jarraitzeko aukera ederrak izan daitezke; eta lan horretan animatuko bazina gure eta Iraleko lagunen laguntza izango zenuke. Animatzen la zara? (Kontakturako mateguay@gmail.com, Animatu, oso esperientzia aberasgarri izan daiteke-eta. Aurretik lan horretan ibili direnekin kontaktuan jarriko zaitugu eta ekipoan lan egiteko aukera izango duzu!)

Galdera-sortak Moodlen lankidetzan ///// Cuestionarios en Moodle en colaboración

Moodle es una herramienta creada para enriquecer las posibilidades de los cursos telemáticos (Ejemplo en Egaratu sobre Geogebra). Es software libre y está muy extendido tanto en Universidades como en Institutos y se usa también en las clases presenciales. Radio macuto dice que todos los centros de la comunidad contarán con una plataforma moodle el próximo curso.
Garatu ha organizado los dos últimos cursos varios cursillos sobre Matemáticas y Moodle (Iniciación y Profundización) en los que ya han participado 100 profesores que han empezado a crear materiales (Ejemplos en Mateguay Moodle). Hay dos sites que describen en detalle las posibilidades de Moodle en las matemáticas: Matemáticas y Moodle y Matematika eta Moodle. Entre las posibilidades que ofrece Moodle una de las más interesantes es la de los cuestionarios. Los usos didácticos de los cuestionarios son muchos, especialemente en matemáticas. Hay un grupo de profesores de la comunidad que ha comenzado a compartir los cuestionarios que crean y utilizan en sus clases. Si estás interesado puedes ponerte en contacto con ellas/os a través de mateguay@gmail.com. Anímate!