Finantza Hezkuntza, gero eta beharrezkoagoa

Pasatzen ari garen krisialdia dela eta, ustelkeria-kasuak eta Bankuen aurpegi gogorra etengabe agerian geratzen dira gure kabreoa gero eta gehiago handitzen. Inork ez du ondo ulertzen zer demontre gertatzen den ekonomiarekin eta denok gaude informazio edo azalpen gehiago eskuratzeko irrikan…edo ez? benetan gure burua honetaz jabetzeko prest gaude? edo beste batzuen eskuetan konfiantza guztia utzi nahiago dugu, batzuetan arlote huts bihurtuz? (bestela begira “lehentasuneko partaidetzekin” gertatzen ari dena)

Nire ezagun batek esaten du  pentsatu buruz pentsatzen dela eta sentitzeko organoa bihotza dela, ez burmuina. Ez zaio esaldi honi arrazoirik falta, bere heziketaren zentzutik hartzen badugu, hau da, informazioa behar beharrezkoa dela lehendabizi, baina azken bolada honetan ondo badakigu ere zein den emozioen eragina gure erabaki guztieetan. Ekonomiari dagokienez, emozioak kontutan harturik, efektu positiboak dituzte baita oso negatiboak ere. Hain zuzen ere, erosketa edo inbertsio bat egitera ausartzen garenean,   dirua, nolabait, “zirkulatzen” hasten gara, kontsumoaren jolasean sartuz. Baina batzuetan, bermatzen ez den ziurtasuna espero dugunean , “engainatuak” sentitzen dugu. 
Eta diskurtso guzti honen helburua zein da? ba, oso erraza, Finantza Hezkuntza Etapa guztietan gero eta garrantsitsuagoa dela agerian jarri nahi dudala. Eta aurreko esamoldea berreskuratzen (burua eta bihotzen arteko harremana), ezin da lan egin bakarrik gizarte arloan, orain normalean planteatzen den moduan, baizik eta matematikak ere badu zeresate askorik, are gehiago gaur egun oso ondo dakigun bezala, ekonomia ikuspuntu desberdinetatik ulertu ahal dela, kontzerbadoreeatik berriztatzaileetara eta gure gazteak bizi diren eta izango duten mundua. José Sande oso ondo irudikatzen du ondorengo diapositibetan:

Goazen aztertzera Finantza hezkuntza lan egiteko baliabide batzuk:

DBH


Finantza etikoak:

Jolasak:

 Batxilergoa:

Ven x + matemáticas

Ven x + matemáticas es un Programa de de profundización de conocimientos, impulsado por el Ministerio de Educación en colaboración con la Federación Española de Profesores de Matemáticas, dirigido al alumnado con mayor capacidad y motivación para aprender con el que se pretende “avanzar hacia un modelo de educación basado en los principios de equidad y excelencia, una educación inclusiva, intercultural y plural que atenderá al desarrollo personal, interpersonal, social y profesional haciendo conscientes a los estudiantes de sus propias capacidades y motivándoles para esforzarse en desarrollarlas”.
El programa se desarrollará en grupos de unos 20 alumnos que se reunirán cada 15 días con dos monitores y aunque creemos que en nuestra comunidad no habrá grupos sí que contamos con la posibilidad de utilizar los interesantes materiales creados al efecto:

 Vía Karlos Garaialde

Gizarte zientzie aplikatutako MATEMATIKA 1. Arbel digitalerako ariketa-bilduma

Itziar Nabarroren lana da (Dolo Azpiroz zuzentzailea) Gizarte zientzie aplikatutako MATEMATIKA 1. Arbel digitalerako ariketa-bilduma. Erein argitaltzearen eskutik dator eta dagoeneko erosi daiteke (11-20 €tan). Matematika kontestuetan aukera didaktiko berritzailearen erakusgarri interesgarri eta gomendagarria da (Power Point formatua du). Datorren ikasturteko Garatu ikastaroen arteko eskaintzan Itziarren lana zuzenean ezagutzeko aukera izango dugu: Matematika kontestuetan ikastaroa, gure arloa bizitzarako eta errealitateari lotuagoa lantzeko aukera ederra izango da. Beste lan interesgarri bat Iraleko lagunen eskutik.