Proyecto Gauss euskaraz

ADI: Informazioa ez da zehatza eta laster korrejitu eta osatuko dugu

Garatu ikastaro batean, Eleka-Elhuyarreko Elena Garcíaren gidaritzapean, matematika irakaskide talde batek Proyecto Gaussaren hainbat jarduera (IKUSI ZERRENDA: berdez, itzulitakoak; beltzez, itzultzeke geratzen direnak, oraingoz) itzuli ditu. Ondorengo bi loturetatik jaitsi daitezke itzulitakoak 35 MBetako .rar fitxategi konprimitu batean:

Itzultzaileak. LH: Maite Pérez; BH: Fernando Garatea, Itziar Errasti, Davi Irazabal, Amaia Gartzia, Eider Antxustegi-ETxarte, Ziortza Zelaia (Badakigu beste bi kide gutxienez parte hartu dutela baina ez daude zehaztuta bidalitako datuetan, barkatu. Horien izenak jakinez gero bidali, faborez, mateguay@gmail.com era). Eskerrik asko lanean aritutako guztiei.


Blog honen aurreko sarreran esaten genuenez R400 era aurkezteko epea orain dago irekita  gure kideek hasitako bidea jarraitu nahi duenarentzat.
Besteak beste aipatzen nituen itzultzaileez gain:

LH: Maite Pérez; BH: Fernando Garatea, Itziar Errasti, Davi Irazabal, Amaia Gartzia, Eider Antxustegi-ETxarte, Ziortza Zelaia

beste hauek ere aipatu behar ziren(BHn): Isidro Iturbe, Gemma Ucar, Ainara Montoya, Santos Palma eta Esti Velasco.
Eta Eleka-Elhuyarren partetik Elena Garciaz gain Alfontso Mujika eta Sagra Barandiaran ere jardun ziren lan horretan. Laster informazio osoa argitaratuko dugu.

Zuen lana gaizki zehaztu dizugunei eta baita zuen lana errekonozitu gabe utzi dizuguenei ere: barkatu.

R400 deialdi berria: animatu eta parte hartu matematika-baliabide interesgarriak itzultzen!

IRALEko kideek R400en deialdi berria argitaratu dute euren webean (komeni da web horretan paseoaldi patxaroso bat ematea gero eta atal interesgarriagoak topatuko ditugu-eta: kontsulta-zerbitzua, Softwarea euskaraz, EIMA katalogoa…).

R400 aurreko edizioen ondorioz, argitaratu berri da EDAD materialaren 1. DBHrako euskarazko bertsioa, Eskola 2.0rako oinarrizko baliabidea jotzen duguna. Hemen informazio gehiago 1. DBHko EDAD euskaraz baliabideari buruz.

Bestalde, Garatu ikastaro batean, Proyecto Gaussen aktibitateen zati eder bat itzuli dute gure irakaskide talde batek, laster blog honetan zehaztuko dugun moduan. Bai EDADeko baliabideak 2. DBHrako eta baita Proyecto Gausseko aktibitateak (LHrako zein BHrako) ere R400en itzultzen jarraitzeko aukera ederrak izan daitezke; eta lan horretan animatuko bazina gure eta Iraleko lagunen laguntza izango zenuke. Animatzen la zara? (Kontakturako mateguay@gmail.com, Animatu, oso esperientzia aberasgarri izan daiteke-eta. Aurretik lan horretan ibili direnekin kontaktuan jarriko zaitugu eta ekipoan lan egiteko aukera izango duzu!)

1. DBHrako matematikako EDAD baliabideak euskaraz

Aste honetan argitaratu dira EDAD proiektuaren 1. DBHko baliabideak euskaraz. Orain arte, DBH 4. B aukerakoak genituen bakarrik; baina orain, Eskola 2.0 programaren eskutik ikastetxeetako 1. DBHko geletara ailegatzen ari diren ordenadoreei txispak ateratzeko, aukera aparta dugu eskura.

Hainbat ataletan banatuta dago hamabostaldi bakoitza: Hasi baino lehen, Edukiak, Ariketak, Autoebaluazioa, Tutoreari bidaltzeko eta Gehiago jakiteko.

Proiektuan, Eider Antxustegi-Etxarte, Iñaki Martínez de Antoñana, José Manuel López, Asier Oruetxebarria, Gemma Ucar, Irati Goikoetxea, Maria Jesus Ortego, Ione Etxaniz eta Iraleko Joseba Andoni Duandikoetxea eta Miren Sorkunde Lascurainek hartu dute parte. Zorionak!

Agur Elkarrekin; Kaixo Google

Funtzioak eta grafikoak webquesta

Orain dela 10 urte-edo sortu zen Gipuzkoan, Elkarrekin ekimena, Gipuzkoako Diputazioaren laguntzarekin, Interneteko munduan lankidetzan aritzeko irakasleei laguntza emanez. Erkidegora zabaltzeko saiakera ere egin zen, baina Pepe Orengak proiektua utzi zuenetik maldan beherako bidea hartu zuen, eta zendu berri da. Bertan, ilusio eta ordu asko utzi genituen irakasle askok, eta denboraren poderioz, han sortutako webak (zelako tresna polita zen 1. Generador de webs hura) eta lantaldeak (ia 300 irakasle elkartu ginen Matematika irakasleok izeneko talde batean) ezerezean geratu dira (edo eraldatu dira, zeinek daki?).

Orain dela gutxi, Marije Ortego irakasleak idatzi zigun Elkarrekinen zuen webquest batengatik galdezka. Iralen egindako materiala berpizterik ba ote zegoen galdetu genuen, baina nonbait ezin omen zen ezer egin, baina… aurkitu genuen orduan argitaratutakoaren kopia bat, eta Mariajek berak sortu du Webquest berria Google-en site batean. Oraingoan, uste dugu asmatu duela, eta lasai egon daiteke: Elkarrekin eta Elkarrekin ordezkatu nahiean dabiltzan ekimenak desagertuko dira, baina Marijek sortutako Webquesta: Funtzioak eta grafikoak ez da desagertuko politiko eta teknikarien kudeaketa traketsa kausa.

EIMAren materialak

Zientziaberri-n irakurri dugu EIMA katalogoaren berria. EIMA programa baliabideak euskaraz lortzeko saikera da: zuzenean sortuz ala itzuliz. Hezkuntza sailearen webean gunea du eta bertako Estekak eta Estilo-liburua atalak oso interesgarriak dira kontsultetarako. Web gune horretan bilaketak egin daitezke. “matematika” hitza, esaterako, 1064 sarrera ditu (47 HHn, 655 LHn, 200 DBHn, 34 batxilegorako). Blog bat sortu dute EIMA Katalogoa – Material berriak eta bertan 1998 geroztiko materiala erreferentziatu dute. Baliabide asko, adibidez, 120 Irale R-400, gehienak Lanbide Heziketakoak. (Matematika arloko Irale-lanak)

Udako prestakuntza aukerak kronologikoki: TutorMates, Garatu, JAEM, HIK HASI, Jornadas PBL, Cursos de verano eta IRALE ///// Cronología de posibilidades de formación cara al verano

Prestakuntza aukera anitz ditugu, uda parterako. Honako hauek, besteak beste, kronologikoki antolatuta:

///// 

Son varias las opciones de formación para el profesorado de matemáticas cara al verano. He aquí algunas, ordenadas cronológicamente: 

Gizarte zientzie aplikatutako MATEMATIKA 1. Arbel digitalerako ariketa-bilduma

Itziar Nabarroren lana da (Dolo Azpiroz zuzentzailea) Gizarte zientzie aplikatutako MATEMATIKA 1. Arbel digitalerako ariketa-bilduma. Erein argitaltzearen eskutik dator eta dagoeneko erosi daiteke (11-20 €tan). Matematika kontestuetan aukera didaktiko berritzailearen erakusgarri interesgarri eta gomendagarria da (Power Point formatua du). Datorren ikasturteko Garatu ikastaroen arteko eskaintzan Itziarren lana zuzenean ezagutzeko aukera izango dugu: Matematika kontestuetan ikastaroa, gure arloa bizitzarako eta errealitateari lotuagoa lantzeko aukera ederra izango da. Beste lan interesgarri bat Iraleko lagunen eskutik.

Webuest: Funtzioak eta grafikoak

Marije Ortego kideak sortutako lana, eta Iralen orraztutakoa, da Funtzioak eta grafikoak webquesta. Marijek berak horrela aurkezte die ikasleei zein izango den euren lana: “Webquest honetan funtzioak eta grafikoak aztertuko dituzu. Oinarrizko funtzioetatik abiatuz eta arbel digitala erabilita, gauza izango zara zuk zeuk proposatutako adibideak aztertzeko eta ondorioak ateratzeko.”
Aurreko batean aurkeztu genituen hemen Alazne Zarateren Zenbakien Mundua eta Lydia Fdez. de Luco eta Esteban Estabanen ¿Jugamos con la sombra de la Torre Eiffel?
Eibarko berritzegunean aspaldi dabiltza Webquesten sustapenarekin eta matematikarako honako hauek sortu dituzte: Arantza Gabiria eta Lydiaren Nola neurtu institutuaren altuera eta Debagoineko monumentoak neurtzen eta Esteban Esteban eta Lydiaren ¿Puedes medir la circunferencia de la tierra?
Ondorengo aurkezpenaean zerrenda guztia ikus daiteke LH, BH eta batxilergorako aukera desberdinekin: