La MATeMAleTICa: MATemáticas Manipulativas con TIC ikastarorako gonbidapena

Datorren irailean B16 La MATeMaleTICa: MATemáticas MAnipulativas con TIC (@jmli ikastaroaren 3. edizioa egingo dugu baina horretarako maiatzaren 27 arte izena emateko aukera zabalik dago.

Ikastaro honetan Matematika Manipulatiboak eta Digitalak uztartu nahi ditugu hori baita Matematikaren lanketarako biderik aberatsenetakoa, batez ere, alde batera utzi ohi den, Geometriarako. Bestalde elkarrekin ikasteko ikuspuntuan oinarrituta tarea guztiak konpartituko ditugu G+ komunitate eta Pinterest tablero pribatuetan, hasieran, eta aurreko edizioetako kideekin komunitate publikoetan (G+ eta Pinterest), ondoren.

Ikastaroan baliabide desberdinen adibideak joarratuko ditugu bai eskuekin (pajitak, gominolak eta zotzak; kuboak, geoplanoak, sistema numeriko hamartarra lantzeko baliabideak, geolokalizazioa…) bai dispositiboekin (Simulazioak, bideoak, Appletak, Geogebra…). Gai bakoitza ahal dela bitartekoak era betegarrian erabiltzen saiatuko gara.

Animatu zaitez 5 asteetan elkarekin ikasteko aukera honetan parte hartzera: atea zabalik duzu eta!